Egin zaitez bazkide

Interesatuta zaude?

Bete ezazu inprimaki hau eta gure teknikaria zurekin harremanetan jarriko da elkarteak nola funtzionatzen duen azaltzeko eta behar duzun guztiaren berri emateko. Inolako konpromisorik gabe!

Adostasuna

2 + 14 =

Dei iezaguzu

Gurekin harremanetan jar zaitezke eta zure beharrei erantzuteaz gain, zure zalantzak ere argituko ditugu.

Bisita gaitzazu

Ezagutu gure elkartea eta zabaldu behar duzun informazio guztia.

Kale Nagusia 37 (Gil estankoa), 31600 Burlata

Idatz iezaguzu

Whatsapp bidez ere jar zaitezke gurekin harremanetan.

Txata hasi

FAQ

Ohiko galderak

Dendariak askatasuna al du bere establezimenduaren ordutegia zehazteko?

Merkatari bakoitzak askatasunez finkatuko ditu bere merkataritza-establezimenduak irekitzeko eta ixteko ordutegiak, betiere legeak ezarritako gehieneko mugak errespetatuz.

Nafarroan Merkataritza arautzen duen 17/2001 Foru Legearen 32. artikuluak agintzen duenez, gehienez ere 15 orduko merkataritza-lanaldia izango da egunean, bai lanegunei dagokienez, bai igande eta jaiegun baimenduei dagokienez ere.

Ba al dago asteko jardueraren ordutegi orokorrik?

Saltokiek, asteko lanegunetan zehar, ezin izango dute 90 ordu baino gehiago egin.

Nafarroan Merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Legearen 32. artikulua

Ba al dago ordutegi-araubide berezidun establezimendurik?

Honako establezimendu hauek askatasun osoa dute jendearentzat irekita egongo diren egunak eta orduak zehazteko:

  • L• Gozogintza, ogia, plater prestatuak, erregaiak, loreak eta landareak saltzen dituzten establezimenduak eta komenientziazko dendak deiturikoak. Mugako puntuetan daudenak, lurreko, itsasoko eta aireko geltokietan eta garraiobideetan eta turista asko biltzen diren eremuetan jarritako dendak.
  • • Tamaina txikiko salmenta-establezimenduak, baldin eta erakusketarako eta jendearentzako salmentarako azalera erabilgarria 300 metro koadrotik beherakoa badute, indarreko legeriaren arabera enpresa txiki edo ertaintzat hartzen ez diren enpresa edo banaketa-taldeetakoak izan ezik.

Merkataritza Ordutegiei buruzko abenduaren 21eko 1/2004 Legearen 5. artikulua

  • Iruñeko udalerrian dauden establezimenduak, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean, turista asko biltzen diren eremutzat hartzen baitira.

89E/2020 otsailaren 20ko Ebazpena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiarena.

Zer da komenentziazko denda?

Komenentziazko dendak izango dira, erakusketarako eta publikoarentzako salmentarako azalera erabilgarria 500 metro koadrotik gorakoa ez dutenak, egunean gutxienez 18 orduz jendeari irekita egoten direnak eta beren eskaintza modu bertsuan banatzen dutenak liburu, egunkari eta aldizkarien, elikadura-artikuluen, diskoen, bideoen, jostailuen, oparien eta bestelako artikuluen artean.

Merkataritza Ordutegiei buruzko abenduaren 21eko 1/2004 Legearen 5. artikulua

Ba al dago ordutegien araubide orokorra zuzenean aplikatzen ez zaion establezimendurik?

Bai. Farmazia-bulegoek eta estankoek berariazko araudia izango dute, eta, halakorik ezean, merkataritza-ordutegiei buruzko abenduaren 21eko 1/2004 Legearen 5. eta 6. artikuluetako xedapenak aplikatuko dira.

Zer ulertzen du foru legeak merkatari gisa?

Merkataritzat hartuko da, merkataritza-jardueran aritzeko gaitasuna izanik, bere izenean txikizkako merkataritzan ohiko lanbide gisa aritzen den pertsona fisiko edo juridikoa.

Zer da merkealdiko salmenta?

Merkealdiko salmentatzat hartzen da jendeari salgaiak saldu aurretik finkatutako prezioan baino merkeago eskaintzen zaizkion sustapeneko salmenta.

Merkealdiko salmenta-sustapenen betekizunak:

  • Merkatari bakoitzak aukeratutako datak saltoki bakoitzaren kanpoaldean jarri beharko dira, jendeak ikusteko moduan, baita establezimendu horiek itxita daudenean ere.
  • Prezio murriztuan eskaini beharko dira dauden artikuluen erdiak, gutxienez. Beheratutako produktuak behar bezala identifikatuta eta gainerakoetatik bereizita egongo dira.

Ezin dira merkealdian eskaini:

  • Zaharkitutako artikuluak, establezimendu berean saldo gisa eskaintzeari kalterik egin gabe.
  • Salmentak hasi aurreko hilabetean establezimenduaren ohiko salmenta-eskaintzan sartu ez diren artikuluak.
  • Salmentak hasi aurreko hilabetean establezimenduaren ohiko salmenta-eskaintzan sartu ez diren artikuluak.
  • Kaltetutako artikuluak
Merkatari batek noiz egin dezake merkealdia Nafarroan?

Nafarroako merkatariek libreki erabaki ahal izango dute merkealdiak egiteko interes komertzial handienekotzat jotzen dituzten urtaroak eta horien iraupena.

Konstituzio Auzitegiaren martxoaren 17ko 59/2016 Epaiak (2016ko apirilaren 22ko BOE)Konstituzioaren aurkakotzat eta baliogabetzat jotzen ditu Nafarroan merkataritza arautzen duen uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legearen 46.2 artikuluaren honako apartatu hauek, Apirilaren 17ko 15/2013 Foru Legearen 3. artikulua.

  • “ondorengo parametroei lotuta” tartekia;
  • a), b) eta c) letrak
  • d) idatz-zatiko “Foru Aginduan ezarritako irizpideen barruan” tartekia.
  • Konstituzio Auzitegiaren epaiaren ondoren, Nafarroako beherapenen erregulazioa honako hau da:
  • Merkatariak askatasuna du merkealdiaren iraupena eta salmenta-aldia erabakitzeko.
  • • Merkatariak aukeratutako merkealdien datak iragartzeko betebeharra, merkataritza-establezimendu bakoitzaren kanpoaldean, jendeak ikusteko moduan, baita establezimendu horiek itxita daudenean ere.
  • Nafarroako Foru Komunitatean bertan behera geratzen dira bi merkealdiak.
  • Ez dago gehieneko eta gutxieneko merkealdirik
Merkatariek kontsumitzaileekiko dituzten betebeharrak erreklamazioen arloan
  • Enpresa edo establezimendu bakoitzak bere bezeroen gatazkak konpontzeko prozedura aukeratuko du.
  • • Ostalaritzako enpresek, saltokiek edo lokalek bezeroen eskura jarri beharko dute kexak edo erreklamazioak jartzeko sistemari buruzko informazioa. Informazio hori, orain arte bezala, erreklamazio-orri bat edo posta-helbide edo helbide elektroniko bat izan daiteke. Hornitzaile guztiak behartuta daude erreklamazioei ahalik eta lasterren erantzutera, eta, nolanahi ere, bezeroaren eskaria aurkeztu eta hilabete baino lehen.
  • • Halaber, informazioa emateko betebeharra dute erreklamazioa ebazten ez badu eta kontsumoko auzien ebazpen alternatiborako erakunde bati atxikita badago, hala nola Kontsumoko Arbitraje Batzordeari, Nafarroaren kasuan. Atxikita ez badago, auzia zein erakundek ebatziko duen jakinarazi beharko du. Gatazka hori konpontzeko kanpoko erakunde baten mende jartzen ez bada, kontsumitzaileari auzibide zibila geratzen zaio.
  • Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu navarra.es
Nola erabil dezaket onarpen-eskubidea nire merkataritza-establezimenduan?
  • Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko ekainaren 20ko 7/2006 Foru Legearen 14.artikuluak ezartzen duen bezala, jendearentzat irekita dauden establezimenduetan, onarpen-eskubidea erreserbatzen den establezimenduetan, establezimendu horren sarreran ikusteko moduko kartel baten bidez iragarri beharko dira hura gauzatzeko ezarritako baldintzak, zeinak ezin izango baitira zehaztugabeak, diskriminatzaileak, arbitrarioak edo establezimenduaren izaerarekin eta jarduerarekin bat ez datozenak izan.