Nor gara

Merkataritza, Burlata eta Atarrabiako Ostalaritza eta Zerbitzu Elkarteak, 30 urte baino gehiago daramatza tokiko ekonomia sustatzen.

Gure herrien, kaleko bizitzaren eta bizia ematen diguten ekitaldi eta jardueren alde sutsuki egiten dugu. Eta eguneroko lanean murgilduta, ohartzen gara merkataritzak, ostalaritzak eta zerbitzuek berebiziko garrantzia dutela tokiko ekonomia eta kaleko alaitasuna dinamizatzeko.

Dendarik gabeko kalea kale hutsa da, pixkanaka xarma galtzen, itzaltzen doa… Kalitatezko merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza dituen kale eta herri batek bizia du, energia ematen du eta guztiontzako herri hobe bat eraikitzea ahalbidetzen du. Aberastasun ekonomiko eta sozialaren sortzaileak eta erosketa eredu iraunkor, hurbil, kalitatezko eta espezializatuaren ordezkariak gara.

Estresetik eta zorroztasun faltatik urrun, gure erakusmahaien atzean benetako profesionalak aurkituko dituzu, norbere sektoreetan erabat adituak, eta era profesionalenean artatu nahi zaituzte, bizitza errazagoa izan dezazun. Zugandik oso gertu gaude eta, nolabait zure parte ere bagara, herria gu guztiok osatzen baitugu.

Gu ezagutzera, bisitatzera eta galdetzera etor zaitezen animatzen zaitugu. Goizero pertsiana igotzen dugu, elkar ezagutzeko eta gure herrietako bizitzaz gozatzeko.

Eskerrik asko gugan konfiantza izateagatik.

Prestakuntza

Laguntza

Batasuna

Irismena

Taldea

Kanpainak

Gehiago ikusi

Ikusgarritasuna

Burlatako eta Atarrabiako saltokiei ostalaritzarieta zerbitzuei ikusgarritasuna ematen diegu

Lankidetza

Bakarka egitea ezinezkoa izango litzatekeen kanpainak antolatzen ditugu.

Fidelizazioa

Gure kanpainen helburu nagusia bezeroak fidelizatzea da.

Hazkundea

Bezero berriak bilatzen ditugugure establezimenduak hazteko.

Indartzea

Kanpaina erakargarriak antolatzen ditugu gure elkartea indartzeko.

Bizitza

Gure kanpainekin gure kale eta herriei bizia ematen diegu.

Talde-lana, irismen handiagorako

$